2013/05/14
Hiketalaguna martxan Zarautzen
Urola Kostako mintzalagunaren ekimenez, Hika ikastaro teoriko eta praktikoa burutu ondoren, talde bat hasiko da astean behin elkartzen Zarautzen, ikasitako guztia praktikatzeko. Hitano foroa ere sortu da beraien zalantzak bertan galdetu eta erantzuteko.
Talde honetan, edo Urola Kostako beste edozein taldetan parte hartu nahi izanez gero edota informazio gehiago lortzeko:
mintzalagun.blogspot.com
urolakosta@aek.org
2013/04/22
Hitzaditza
Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k elkarlanean, Hitzaditza diktaketa lehiaketaren zortzigarren edizioa antolatu dute; maiatzaren 25ean izango da Baionan.
Izena emateko fitxa hau bete behar da, eta xehetasun gehiagorako joan Hitzaditzaren fecebook orrira.
2013/04/10
Sopelako 20. Esaera zaharren txapelketa
Orain dela 20 urte hasi zen Sopelako Esaera Zaharren Txapelketak, bizirik dirau. 2013ko apirilaren 27an izango da 20. edizioa, AEKren ekimenez eta aurtengo leloa “Non zaldarra, han atzamarra” izango da.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean
11:00etatik aurrera, ALBEko kideen laguntzaz, ibilbide ezberdinetan kanporaketak jokatuko dira tabernaz taberna.
Eguerdian, 15:00ak aldera, herri-bazkaria
izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta
finala jokatuko dira, oraingoan Ane Labaka eta Xabier Amuriza bertsolariekin.
Sariak, ederrak: asteburua landetxe
batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko
taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeria izango da, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.
Izena emateko, esaera zaharren zerrenda lortzeko eta informazio gehiagorako, jo lotura honetara.
Subscribe to:
Posts (Atom)

