2016/05/06

Udan ere PRAKTIKATU

Dagoeneko ekin diogu udan euskaraz lotsarik gabe jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 13ra arte

Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2016/05/04

Mintza Eguna 2016


 
Badator Mintza Eguna! Aurtengoa Atarrabian izango da maiatzaren 14an eta Iru├▒erriko Mintzakideak, Karrikaluze euskaltzaleen elkartearekin batera, dena prestatzen ari dira, urtero bezala, egun osoko egitarau aparta osatzeko: kalejira, ibilbidea, bazkaria...

Informazio gehiago nahi baduzue edota bazkarirako txartelak eskuratzeko, klikatu hemen.