2017/03/16

Gurasolagunentzako asteburuak


Gurasolagunentzako asteburu bi antolatuko dituzte Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak, elkarlanean, Urdu├▒ako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 13 eta 14an zein ekainaren 3 eta 4an.

Euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da egonaldiaren helburua. Horretarako, hainbat irteera, tailer eta jolas antolatu dituzte.

Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 20 euro dira helduentzat eta 10 umeentzat.

Erreserbak herriko dinamizatzaileen bidez egingo dira. Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!