2013/10/23

Hurrengo aurkezpenak





Aste honetan eta hurrengoan aurkezpen eta jaiak egiten jarraituko dugu berbalagun, mintzalagun eta mintzakideok. Bereziki aipagarria dugu Durangaldeko berbalagunek egingo duten festa, aurten 10 urte egingo baitituzte, zorionak lagunok!

Hona hemen hurrengo datak:

Ermuko berbalagunak: Asteazkena 23, 19:00etan Lobianon
Urdu├▒ako berbalagunak: Asteazkena 23, 19:00etan Kultur Etxean
Leioako berbalagunak: Asteartea 29, 19:30ean Ongi Etorrin
Durangaldeko berbalagunak: Asteazkena 30, 19:30ean Plateruenan
Okondoko berbalagunak: Osteguna 31, 19:30ean Kultur Etxean

2013/10/15

Mintzapraktika egitasmoen aurkezpenak


Mintzapraktika egitasmoak abian dira jada eta hainbat herritan aurkezpenak egingo dituzte. Hauetan ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko eta jakina, euskara praktikatzeko aukera izango dugu; beraz, adi datozen asteetako datei!

Hona hemen aste honetako aurkezpenak:

Enkarterriko berbalagunak: Osteguna 17, 19:00etan Sodupen
Aiaraldeko berbalagunak: Ostirala 18, 18:30ean Luiaondon
Ezkerraldeko berbalagunak: Ostirala 18, 19:00etan Santurtzin
Meatzaldeko berbalagunak: Ostirala 18, 20:00etan Trapagaranen

2013/10/02

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!


Euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, AEK-k  mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian “Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!” lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...), parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean.

Ikasturte honetako kanpainaren protagonistak Mari Jose, Roberto, Estela, Luixe eta Uxue dira. Benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak. Lagun hauek ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubia hartu dute. Oso ondo ezagutzen dituzte mintzapraktika egitasmoak eta jendea izena ematera animatzeko, bideo hau sortu, eta are gehiago, bideo honetan parte hartu izan dute.

Izena emateko bete formulario hau, eta deskubritu praktikatun izena emategatik dauden abantailak.