2008/12/05

Donostian, iriki atia!

Euskararen erabilera eta euskararen ikaskuntza bera sustatzeko iriki atia egitasmo berria abiatuko da Donostian datorren astean, donostiar euskaldunak euskara ikasleekin elkartu nahi dituena, besteak beste.
Horretarako, Donostiako AEK-k doan izango diren hainbat ikastaro, tailer eta saio monografiko antolatuko ditu 08/09 ikasturtean egiteko. Ikastaroek iraupen malgua izango dute, beraien ezaugarrien baitan: egun bakarrekoak, bi, hiru egunekoak edo aste osokoak. Ikastaro bakoitzean 15-20 lagunek hartuko dute parte. Batez beste, partehartzaileen bi heren euskara ikasleak izango dira, eta beste herena hiriko euskaldunak.

iriki atia egitasmoaren ikurra edo logoa Portaleta da. Portaleta, Donostiako harresiaren parte da, itsasorako pasabidea, hain zuzen. Aterik gabeko pasabidea da Portaleta. AEK-k ikurtzat hartu du, eta bere bitartez euskaltegiaren eta kalearen arteko aterik gabeko pasabidea irudikatzeko: euskara ikasleok eta donostiar euskaldunok harremanetan jarriko dituen topalekua.

Informazio gehiago: http://irikiatia.blogspot.com/
iriki atia Donostiako AEK-k kudeatu eta Udalaren Euskara Patronatuak babesten du.

2008/11/06

Facebook-en ere euskara praktikatu

Urriaren hasieran, ikasturte berriarekin batera, lagun batzuk elkartu ziren interneten bidez praktikatzeko gune bat sortu nahian. Dagoeneko Facebook-en praktikatu gurekin izeneko taldean 100 lagunetik gora sartuta daude eta sarean euskarazko harreman berriak garatzen dabiltza. Edozeinek har parte dezake, bertan kontua baino ez da egin behar.
Facebook-en kontua sortzeko klikatu hemen

2008/10/08

2008ko barnetegi ibiltaria


Joan den udan, ohi bezala abuztuaren lehenengo hamabostaldian, bazter guztietako hainbat euskara ikasle eta AEK-ko hiru irakasle bildu eta, bizikletaz, Euskal Herria batetik bestera zeharkatu dugu giro ederrean. AEK-k antolatzen duen barnetegi ibiltariaren 8. edizioa izan da aurtengoa, eta orotara 20 lagunek hartu dugu parte bertan.

Abuztuaren 2an, tropelean, Urdu├▒atik abiatu ginen eta, Gorbeia aldea, Urbasa, Irati, Leitzaran, Aldude, Baztan, Aralar eta beste hainbat paraje ederrez gozatu ondoren, Zarautzera iritsi ginen 16an 1.000 kilometro inguru ibili ondoren. Eta hori dena, jakina, euskaraz, euskaltegian ikasitakoa lagun berriekin praktikan jartzen eta, zergatik ez, batzuek besteengatik gauza berriak ikasten, betiko eskolak ez baitira geure hizkuntzan aurrera egiteko bide bakarrak.

Esperientzia, urtero bezala, benetan ederra izan da, eta jakin badakigu hainbat ikaslek 9. ediziora sasoian iristeko entrenamenduekin hasiak direla. Baina, aurreko urteko errepikatzaileez gain, ikasle berriak beharko ditugu taldea osatzeko. Izango zaitugu zeu ere datorren urteko tropelean?
argazkiak: hemen

2008/09/24

2008/09 ikasturteko kanpaina


Praktika Jarduerak - AEK 
Txakur kalea 1, 4  48.005 Bilbo 
Telefonoa: 944 159 512 • 618 574 466
Helbide elektronikoa: praktikatu@aek.org



Gure egitasmoetan parte hartu edo zerbait proposatu nahi baduzu
bete fitxa hau:

izena
1. abizena
2. abizena
e-posta
telefonoa
herria
zure mezua hemen
Image Verification
captcha
Idatzi irudian azaltzen dena:
[ Beste irudi bat ] [ Zer da hau? ]




Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak PRAKTIKA JARDUERAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela praktika zerbitzuan izena ematen duten pertsonen kudeaketa. Datu horiek administrazio publikoei laga ahal izango zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo lopd@aek.org posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

2008/09/23

"Bazala eta Badala" teoria + praktika

Eibarko AEK-k antolatu duen “Bazala eta Badala” egitasmoarekin euskaltegiko ikasleek nahiago dituzten gaiak aukeratu ahal izango dituzte; irakasleek nahi eta gustu horien araberako programazioa landuko dute eta, bide batez, gai horietan aditu diren Eibarko euskaldunekin harremanetan jarriko dira.
Egitasmoaren helburua euskaltegiko jarduera ikasleen zaletasunetara egokitzeaz gain klasean ikasitakoa klasetik kanpo modu errealagoan praktikan jartzea da, euskaltegiko ikasleak aukeratu gaiekin lotura duten hainbat herrikide euskaldunekin harremanetan jarriz.
Informazioa: