2016/02/17

"Osasuntsu bizitzen ikasi" ekimena abian


Zer jan, hura izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.

Larunbatean (otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian Patricia Iba├▒ez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren inguruan arituko dira. 

"Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.

Ikastaroak dohainik izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin; 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.

Hurrengo ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe egitaraua osorik

Euskaraz osasuntsu bizitzen ikasi nahi baduzu, eman izena: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus