Esaera Zaharren Txapelketa arrakastatsuaren edizio hau apirilaren 17an izango da, igandearekin, eta ohi bezala, Sopelan.Esaera Zaharren Txapelketa urtero-urtero egiten den egun osoko ospakizuna da, atsotitzak, bertsoak eta jaia ezin hobeto uztartzen dituena.
Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak herrian zehar eta arratsaldean finalak Ander Deuna ikastolan. Taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.
Izena emateko epea apirilaren 12an bukatuko da. Inskripzioa 12 eurokoa da eta bazkarirako txartela 18 eurokoa pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago
kaixomaitia.com kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaindutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago.
Facebook-eko praktikatu AEKren lagunek hiru hilabeteko harpidetza osoa doan izango dute apirilaren 30era arte Facebook-en Kaixo Maitia taldearen zale eginez gero. Beraz, badakizu, facebooken sartu, eginpraktikatu AEKren laguna eta topatu kaixo maitian zure laranja erdia.
Kaixomaitia.com zer den ikusteko hemen duzubideo bat.
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta harpidetza bidez jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko.
Mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen baduzu urteko harpidetza merkeago egingo dizugu. Bete datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.