Gaur, abenduak 4, Gurutzetako Ospitaleko
euskara zerbitzuak Praktikatu-AEKrekin lankidetzan mintzodromoa
antolatu du. Hainbat lanbide eta
espezialitatetako profesionalak elkartuko dira, helburu bakar
batekin: euskaraz berba egitea.
2015/12/04
2015/10/23
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa
Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, azaroaren 13an Gaur, euskara
praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2.
edizioa antolatuko dugu Bilboko Ondare aretoan.
Jardunaldia irekia eta doakoa bada ere, parte hartzeko izena eman behar da, epea azaroaren 10ean amaituko
da. Egitaraua, hizlariak, informazioa eta izen ematea jardunaldiaren blogean topatuko dituzu.
EKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta, "Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi" jardunaldiaren
2. edizioa azaroaren 13an burutuko da Bilboko Ondare aretoan.
Jardunaldia irekia eta doakoa bada ere, parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako epea azaroaren 10ean amaituko da.
Hona hemen egitaraua:
09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro
10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidaia. Karmelo Ayesta Sagarduy
11:00 Transitoak. Lutxo Egia del Rio
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra
10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro
10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidaia. Karmelo Ayesta Sagarduy
11:00 Transitoak. Lutxo Egia del Rio
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra
Informazio gehiago jardunaldirako propio sortu duten blogean.
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/#sthash.2uKcal7e.dpuf2015/10/21
Mintzapraktika sustatzeko hitzarmena
Elkarlanaren bidetik euskara kalera ateratzeko beste urrats garrantzitsua eman
dugu; gaur, mintzapraktika egitasmoak indartzeko hitzarmena sinatu dugu
Euskaltzaleen Topagunea eta
maramara* taldearekin Euskaltzaindiaren egoitzan.
Aurreko ikasturtean 6.000 lagunek hartu zuten parte mintzapraktika
egitasmoetan, aurrez aurre zein online antolatzen diren taldeetan.
Parte hartzaile gehienak, euskararen bidelariak dira, euskara praktikatzeko beharra duten lagunak. Haiekin batera bidelagunak aritzen dira laguntzeko izena ematen duten
euskaldunak. Azken hauen ekarpena ezinbestekoa dela nabarmendu dute
hiru eragileek, eta euskararen alde ekarpena egin nahi duten euskaldunei
deia luzatu zaie bidelagun moduan parte hartzeko.
> Mintzapraktika aurrez aurre. Ohiko saioetan parte hartzeko tokian tokiko euskara elkarte, euskaltegi eta euskara zerbitzuetara hurbildu edo fitxa
hau bete.
> Mintzapraktika on-line egitea nahiago duenak izena eman dezake mintzanet programan.
Aukera biak borondatezkoak, doakoak eta osagarriak dira.
Sinatze ekitaldiaren argazkiak
Subscribe to:
Posts (Atom)


