2008/10/08

2008ko barnetegi ibiltaria


Joan den udan, ohi bezala abuztuaren lehenengo hamabostaldian, bazter guztietako hainbat euskara ikasle eta AEK-ko hiru irakasle bildu eta, bizikletaz, Euskal Herria batetik bestera zeharkatu dugu giro ederrean. AEK-k antolatzen duen barnetegi ibiltariaren 8. edizioa izan da aurtengoa, eta orotara 20 lagunek hartu dugu parte bertan.

Abuztuaren 2an, tropelean, Urduñatik abiatu ginen eta, Gorbeia aldea, Urbasa, Irati, Leitzaran, Aldude, Baztan, Aralar eta beste hainbat paraje ederrez gozatu ondoren, Zarautzera iritsi ginen 16an 1.000 kilometro inguru ibili ondoren. Eta hori dena, jakina, euskaraz, euskaltegian ikasitakoa lagun berriekin praktikan jartzen eta, zergatik ez, batzuek besteengatik gauza berriak ikasten, betiko eskolak ez baitira geure hizkuntzan aurrera egiteko bide bakarrak.

Esperientzia, urtero bezala, benetan ederra izan da, eta jakin badakigu hainbat ikaslek 9. ediziora sasoian iristeko entrenamenduekin hasiak direla. Baina, aurreko urteko errepikatzaileez gain, ikasle berriak beharko ditugu taldea osatzeko. Izango zaitugu zeu ere datorren urteko tropelean?
argazkiak: hemen

2 comments:

Anonymous said...

JAKINA PRAKTIKATZEN ARI GARELA, DATORRENEAN SASOIAN HELDUKO GARA MARKA GUZTIAK APURTU AHAL IZATEKO!!!! :9

Extreme taldea!!!! ; )

dabid said...

joseba, egon adi!! norbaitek ikusi zaitu entrenatzen jada korrika egiten otxandiotik, gu ere entrenatzen hasiko gara , BIKO taldea, ezkerralde eta areatzaldetik!!!

aurten be, biko taldea erasora!!!

dopaje barik jakina!!!