2009/02/18

liburuak ere mendizale

Hogeigarren urteurrenaren harira, Lizardiko Mintza Taldeak ospakizun eta ekitaldi uzta oparoa du urte osoan; tartean liburu ibiltaria ekimena. Denbora eta espazio mugarik gabeko liburutegi bihurtu asmo dituzte Euskal Herriko mendiak. Hogei mendi tontorretan hogei euskal idazleren beste hainbeste liburu utziko dituzte, eta haietako bat topatzen duen mendizaleari jarri diote egitekoa: irakur eta goza dezala aurrena, eta gozamen hori partekatu dezala, liburua beste mendi baten puntan utzita.

Azken batean, bookcrossing-a, azken urteetan mundu osoan indar hartzen ari den ekimena, mendira eramateko saioa da; liburuen trukea bultzatzeko saioa. Beraz, badakizu, mendiko tontor batean liburu bat topatzen baduzu, irakurri, gozatu eta konpartitu beste mendizale euskaldun batekin.argazkia: taldekideak Pirineoko Baregesen

No comments: