2009/04/20

Hitzaditza, diktaketa euskaraz

Aurten ere Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren laugarren edizioa antolatu dute Baionan.

2008an, 80 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten. Beti bezala bi taldetan banatuko dira: euskara ikasleak eta euskaldunak. Aurten ere 13-16 urte arteko gaztetxoen maila proposatua izanen da.

Ariketa euskarazko momentu goxo bat iragaiteko aitzakia da: Bertan, Iparraldeko idazleekin mintzatu eta euskarazko liburuen eskaintza ezagutzeaz gain, sariak irabazteko aukera dago, euskal kultura eta aisialdiarekin lotura zuzena dutenak.

Izen-emateko epea: maiatzaren 7
Informazio gehiago hemen

1 comment:

Anonymous said...

Agur denei.
Informazioa, argazkiak, testuak eta guzi, helbide honetan: www.hitzaditza.com

Parte hartzaile guziei txola beroak!!!