2009/09/07

AEK, euskara ikasteko biderik laburrena

1 comment:

praktikatu AEK said...

Ondo etorri AEKra
Ondo etorri euskara ikasteko biderik laburrenera
Ondo etorri garena ikasteko biderik onenera

Esaerak dioenez, biderik laburrena ez da beti onena
Ez da beti interesgarriena
Ez da beti dibertigarriena

Esaerak dioenez, biderik laburrena ez da beti aberasgarriena

Baina batzuetan bai
Batzuetan, biderik laburrena da onena

AEK da euskara ikasteko biderik laburrena
AEK gertu dagoelako, Euskal Herri osoan ditugun euskaltegiei esker
AEK gertukoa delako, ikaslearekin hurbileko harremana lantzen duelako

AEK da euskara ikasteko biderik onena
AEK-k metodologiarik landu eta egokienekin lan egiten duelako
AEK-k euskara irakasteaz gain, euskararen mundua erakusten duelako

Izan ere, euskara ikastetik garena ikastera dagoen bidea
Garena ikastetik euskara ikastera dagoen bide bera da
Biderik laburrena
Biderik onena
AEK

Batzuetan, biderik laburrena da onena
AEK, garena ikasteko

Testua: Igor Elortza