2009/11/30

euskara ikastea eta mendia

Euskara ikastea eta mendia igotzea antzekoak dira. Bietan abian jartzeko hasierako motibazioa ezinbesteko da. Beharko dugun guztia zakuan sartuta, nagitsu batzuk, oso animatuta besteak, irteten gara etxetik. Inoiz egin ez baduzu maldan gora egitea lan nekeza izan daiteke, baina lehen muinoak igarota maiztasunez praktikatzeak duen garrantziaz konturatzen gara.Horrelakoetan sherpa euskaldunak gure ondoan bidelagun izatea inportantea da, haiek ondo entrenatuta daude eta euren aurrera! eta aupa! guztiei esker aise ibiliko gara euskararen tontorrera heldu arte.

Antzekoak direlako beharbada sortzen dira mintzapraktika egitasmoetan horrenbeste txango eta mendi-talde. Bilbo, Iruñea, Getxo, Baiona… eta orain ere Ezkerraldean mendilaguna sortu dute. Animatuko zara zeu ere euskararen gailurrera igotzen?

1 comment:

Mendi Taldea said...

ezkerretik eskuinerat, Beñat, Erik Maddi Bernadette Amaia Jon Severintxu, besteen artean. Argazkitresna gibelean Txominesku. Baionako Mendi Taldea, hiiiii haaaaaaaa

Nun Gogoa Han Zangoa