2012/03/08

19. esaera zaharren txapelketa Sopelan


2012ko esaera zaharren txapelketa apirilaren 21ean (larunbata) jokatuko da, eta aurtengoa 19. edizioa izango da.


Ohi bezala, herriko tabernetan zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, Algortako bertsolari eskolakoek lagunduta eta musikaz girotuta. Finalerdia eta finala, berriz, frontoian jokatuko dira bazkalostean, Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolarien eskutik edo ahotik.

Izen ematea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik; helbide hauetara idatzita: jose-p@aek.org // aitor-f@aek.org edota telefono hauetara deituta: 618 574 445 (Josetxu) // 695 774 015 (Aitor).

Lotura hauetan topatuko dituzue esaerak, berauen azalpenak eta lehiaketaren oinarriak.

No comments: