2013/05/28

Mintzodromoa lehenengoz Ezkerraldean

Portugaletetik jaso dugun mezua:
Ekimen honen egitasmo nagusia Ezkerralde osoko ehundaka euskaldun batzea da, gaur egun euskararen erronka nagusia erabilera delako eta gure helburu nagusia hizkuntza kalera ateratzea delako. Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Ezkerraldeko Berbalagunek topaketa honetara gonbidatzen zaituzte. Makina bat mahai jarriko ditugu, eta interes orokorreko lau gai hizpide hartuta jardungo dugu euskaraz berriketa lasaian, kafe bat hartzen dugun bitartean. Gai bakoitza lantzeko 15 minutu inguru izango dugu. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira Mintzodromoan dauden ahalik eta pertsona gehienekin hitz egin ahal izateko. Goizean saio bat egingo da 10:00etan eta arratsaldean bi, 17:00etan eta 19:00etan.

DATA: Portugaleten, 2013ko ekainaren 6an
TXANDAK: 10:00, 17:00, 19:00
LEKUA: San Roke plazan
IZEN-EMATEA: euskara@portugalete.org
Informazio gehiagorako: Garbiñe Okerantza 653 704 653/ Alfre Elgezabal 637 525 163

No comments: