2012/03/08

19. esaera zaharren txapelketa Sopelan


2012ko esaera zaharren txapelketa apirilaren 21ean (larunbata) jokatuko da, eta aurtengoa 19. edizioa izango da.


Ohi bezala, herriko tabernetan zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, Algortako bertsolari eskolakoek lagunduta eta musikaz girotuta. Finalerdia eta finala, berriz, frontoian jokatuko dira bazkalostean, Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolarien eskutik edo ahotik.

2012/02/13

bideokopla lehiaketa


Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.

2012/02/10

GURASOlagun eta HIKETAlagun

Euskal Herri osoan zehar daude martxan gaur egun mintzapraktika egitasmoak. Denok ezagutzen ditugu berbalagun, mintzalagun, mintzakide... Izen ezberdinak izan arren, funtsean euskara praktikatzea da helburua. Bada, egitasmoak hazten doazen neurrian eta egitasmo hauetara jende gehiago hurbiltzen doan heinean, proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan.