2013/07/04
Oporrak!
Ikasturtea amitu da, baina mintzapraktika egitasmoek ez dute etenik.
Berbalagun eta mintzalagun gehienek oporrak hartu dituzue, datorren ikasturtean orain arteko ohitura berrartzeko asmoz. Hala ere, eskualde guztietan sortu dira udarako taldeak, izan ere, uda sasoi ezin hobea da ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarri eta herdoiltzen ez uzteko.
Irailean berriz egongo gara bueltan, ordurarte, ondo pasa!
2013/05/31
Udako berbalagunak
Berbalagun egitasmoek udan ere, euskara praktikatzeko aukera luzatu dute. Izena emateko, jo zure herriko euskaltegira edo bete galdetegi hau.
2013/05/28
Mintzodromoa lehenengoz Ezkerraldean
Portugaletetik jaso dugun mezua:
Ekimen honen egitasmo nagusia Ezkerralde osoko ehundaka euskaldun batzea da, gaur egun euskararen erronka nagusia erabilera delako eta gure helburu nagusia hizkuntza kalera ateratzea delako. Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Ezkerraldeko Berbalagunek topaketa honetara gonbidatzen zaituzte. Makina bat mahai jarriko ditugu, eta interes orokorreko lau gai hizpide hartuta jardungo dugu euskaraz berriketa lasaian, kafe bat hartzen dugun bitartean. Gai bakoitza lantzeko 15 minutu inguru izango dugu. Gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira Mintzodromoan dauden ahalik eta pertsona gehienekin hitz egin ahal izateko. Goizean saio bat egingo da 10:00etan eta arratsaldean bi, 17:00etan eta 19:00etan.
DATA: Portugaleten, 2013ko ekainaren 6an
TXANDAK: 10:00, 17:00, 19:00
LEKUA: San Roke plazan
IZEN-EMATEA: euskara@portugalete.org
Informazio gehiagorako: GarbiƱe Okerantza 653 704 653/ Alfre Elgezabal 637 525 163

Subscribe to:
Posts (Atom)