2009/03/06

AEKn lan egin nahi duzu?

Ikasturte honetan AEKn 422 lagun ari gara lanean; gehienak irakasleak bagara ere, badaude bestelako lanpostuak; praktika egitasmoetako dinamizatzaileak, normalkuntzako teknikariak, euskaltegietako zuzendariak, didaktikariak, administrariak...

Une honetan irakasle beharra dugu. Gurekin aritzeko prest bazaude, bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Zer eskatzen dugu?
  • Euskaltzaletasuna.
  • Lanerako gogoa.
  • Erdi mailako titulazioa.
  • EGA edo baliokidea.
  • Arloaren araberako oinarrizko formazioa edota formazio hori jasotzeko gogoa eta disponibilitatea.

Zer eskaintzen dugu?
  • Norberaren disponibilitatearen araberako lan ordutegiak.
  • Lanaren arabera, jardun osoz edo partzialez aritzeko aukera. Egun osoko jardunaren kasuan, 20.000 €-tik gorako urteko soldata gordina.
  • Lan giro atsegina.
  • Euskal Herri osoan ari den erakunde baten partaide izatea.
  • Beharren araberako punta-puntako barne formazio ekimenetan parte hartzeko aukera.