2016/01/19

Jardunaldiaren informazio guztia



2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzukideok
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu genuen Bilbon.

Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu nahi genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak...

2016/01/12

Aiaraldetik dator... Berbabentura


Berbalagun egitasmoaren barruan, ekimen berria sortu da Aiaraldean: Berbabentura. Izenak berak argi adierazten duen moduan, talde honetan euskara praktikatu nahi duten kirol edota abenturazaleak batzen dira batik bat. Pasa den abenduan egin zuten lehenengo irteera, Mairulegorreta kobara, eta  aurrerantzean hilero elkartzeko asmoa dute euskaraz praktikatzeko eskalada, ferratak, bizikleta irteerak, mendi ibilaldiak, orientazio probak, arroila jaitsierak, rappela eta abar.