Berbalagunen aurkezpena Mungian. |
Urte hasierarekin batera, Mintzalagun eta Gurasolagun talde gehiago sortzen
ari dira Euskal Herriko hainbat herritan. Esaterako, dagoeneko 24 lagunek eman
dute izena Mungian, eta momentuz, 6 taldetan banatu dira. Urtarrilaren 20an egin
zuten aurkezpena herrian.
Bestalde, Bakion, Artean eta Areatzan, orain
ari dira taldeak osatzen, eta zabalik dago izena emateko epea.