2013/10/23
Hurrengo aurkezpenak
Aste honetan eta hurrengoan aurkezpen eta jaiak egiten jarraituko dugu berbalagun, mintzalagun eta mintzakideok. Bereziki aipagarria dugu Durangaldeko berbalagunek egingo duten festa, aurten 10 urte egingo baitituzte, zorionak lagunok!
Hona hemen hurrengo datak:
Ermuko berbalagunak: Asteazkena 23, 19:00etan Lobianon
Urduñako berbalagunak: Asteazkena 23, 19:00etan Kultur Etxean
Leioako berbalagunak: Asteartea 29, 19:30ean Ongi Etorrin
Durangaldeko berbalagunak: Asteazkena 30, 19:30ean Plateruenan
Okondoko berbalagunak: Osteguna 31, 19:30ean Kultur Etxean
2013/10/15
Mintzapraktika egitasmoen aurkezpenak
Mintzapraktika egitasmoak abian dira jada eta hainbat herritan aurkezpenak egingo dituzte. Hauetan ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko eta jakina, euskara praktikatzeko aukera izango dugu; beraz, adi datozen asteetako datei!
Hona hemen aste honetako aurkezpenak:
Enkarterriko berbalagunak: Osteguna 17, 19:00etan Sodupen
Aiaraldeko berbalagunak: Ostirala 18, 18:30ean Luiaondon
Ezkerraldeko berbalagunak: Ostirala 18, 19:00etan Santurtzin
Meatzaldeko berbalagunak: Ostirala 18, 20:00etan Trapagaranen
2013/10/02
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!
Euskaltegietako
matrikulazio kanpainarekin batera, AEK-k mintzapraktika programetarako
kanpaina berria jarri du abian “Gaur, euskara praktikatu. Bihar,
euskaraz bizi!” lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...),
parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian
diren 90tik gorako egitasmoren batean.
Ikasturte
honetako kanpainaren protagonistak Mari Jose, Roberto, Estela, Luixe
eta Uxue dira. Benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak. Lagun
hauek ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubia hartu dute. Oso ondo
ezagutzen dituzte mintzapraktika egitasmoak eta jendea izena ematera
animatzeko, bideo hau sortu, eta are gehiago, bideo honetan parte hartu
izan dute.
Izena emateko bete formulario hau, eta deskubritu praktikatun izena emategatik dauden abantailak.
Subscribe to:
Posts (Atom)