Ikasturte
berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea.
Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak
hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute
denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.
Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.
Gainera, azken urteotan bezala,
partaideek EHUko
kredituak
eskuratu
ahalko
dituzte,
bidaia
eta
egonaldietarako
deskontuak,
AIZU! ARGIA eta BERRIA
merkeago,
eta
beste
hainbat
abantaila. Informazio gehiago.
Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara eta PRAKTIKATU GUREKIN!
Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara eta PRAKTIKATU GUREKIN!