2012/05/22

Udako Euskal Unibertsitatean deskontuak!

Aurten ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dugun lagunok %25ko deskontua izango dugu UEUk antolatzen dituen ikastaroetan. Informazioa hemen.
Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela zure herriko dinamizatzaileari komentatu. Datuak baieztatu ostean, matrikula egin beharko duzue.

Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko.

bideokopla besta!


Larunbat honetan ospatuko dugu bideokopla lehiaketaren bukaera besta. Iruñean izango da, Iruñazarra Tabernan. Sagardotegi menua dastatzeko aukera izango dugu eta ondoren bertso saioa izango da Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariekin.
Lehiaketaren irabazleek gonbidapena egin digute; oraindik lekua dago joan nahi duenarentzako!

2012/05/18

Mintzaplaza

Donostiako Mintzodromoa
Iparraldeko mintzalagunek, Mintzaplaza prestatu dute maiatzaren 27rako. Baxe Nabarren Euskararen Urtaroa ospatzen ari dira eta hilabete osoan zehar ekitaldi anitz izaten ari dira. Maiatzaren 27an burutuko da urtaroa, Donibane Garazin izanen den Euskararen Egunarekin. Besta egun honetako ekiatldien artean, Mintzaplaza izanen da.

2012/05/10

Mintza Eguna

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan: