2012/12/20

Zorionak eta urte berri on!

AEKren Praktika Zerbitzuan aritzen garenok eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu BERBALAGUN, MINTZALAGUN, MINTZAKIDE, GURASOLAGUN eta antzeko programetan parte hartzen duzuen guztioi: euskaltegioi, teknikarioi, euskaltzaleoi... baita gurekin elkarlanean diren 42 dinamizatzaile maitagarriei ere.

Zuei esker, euskaraz bizitzeko aukera handitzen ari da egunez egun.


AEKren Praktika Zerbitzua: BeƱat, Edorta eta Leire 
Praktika programetako dinamizatzaileak: Mari Mar, Aitor, Amaia, Ziortza, Uxue, Oihane, Juanmi, Asier, Iratxe, Pili, Izaskun, Roberto, Txomin, Oihana, Izaro, Katalin, Zuberoa, Irati, Alfre, Aintzane, Aitziber, Gorka, Jon, Maider, Josune, Maria, Ione, Iratxe, Angela, Xabi, Maite, Amagoia, Maite, Rosa, Kristina, Eukene, Idoia, Rakel, Jojo... ZUEI MUSU HANDI BANA!

2012/12/12

Hego Uribe eta Enkarterriko berbalagunon jaiak!


Aurreko sarreran, azaroan zehar izandako aurkezpenak aipatu genizkizuen, herri askotan izan baitziren. Abenduan sartzeko, beste bi ekitaldi arrakastatsu izan ditugu:

Azaroaren 30ean, ostirala, Basauriko berbalagunen jaia izan zen; 19:00etan hasita topaketa, elkar ezagutzeko jokoak, zozketak eta pintxo dastaketa izan zituzten, eta 20:30etatik aurrera kantu jira egin zuten Benta Zaharreko mutiko alaiak taldearekin.

Igandean, abenduaren 2an, berriz, Enkarterriko euskaldunen jaia izan zen Sopuertan; goizean zehar gurasolagun eta haurrentzako jolasak izan ziren, 13:30etan triki-kantu-poteoa egin zuten eta Enkarterriko euskaldunen argazkia atera zuten eta bukatzeko, bazkaria zozketa eta sorpresekin. 

Urtea amaitu baino lehen, gure berri izango duzue, abendua hilabete hotza baina oparoa izaten baita! 

2012/11/20

Azaroko kronika

-->


Ikasturtea hastearekin batera martxan jarri ziren Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako taldeak, lehenagotik bazebiltzanak baita sortu berriak ere. Behin martxa hartuta, aurkezpenak edota hasiera jaiak izan dira herriz herri. Aurreko zenbakian, urrian zehar ospatutakoak aipatu genizkizuen eta azarorako iragarritakoak ospatu dira dagoeneko:

2012/11/05

aurkezpenak herriz herri

Ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabaldu zen. Talde berriak sortu eta aurreko ikasturtetik zeudenak berraktibatu dira eta aurkezpenak egiteko garaia iritsi da. Herri batzuetan dagoeneko egin dituzte eta beste batzuetan datorren asteetan izango dira.

Gernikan, Bermeon, Santurtzin, Sestaon eta Ermuan adibidez, dagoeneko egitasmoa aurkeztu dute. Formato eta itxura ezberdinetakoak izaten dira aurkezpen hauek. Bermeon eta Gernikan prentsaurreko edo aurkezpen “serioagoa”; Sestaon mokadutxoaz lagundutako aurkezpenean, dagoeneko famatuak diren “bokadiloekin” argazkiak atera zituzten, Ermuan esketxak ere izan ziren eta Santurtzin, berbalagun guztiak elkartu eta poteo alaia egin zuten herrian zehar.

Datozen asteetan, honako zita hauek ditugu berbalagun eta mintzalagun egitasmoen aurkezpenekin:

2012/09/19

PRAKTIKATU GUREKIN! Izena emateko epea zabalik dago.



Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.

Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! ARGIA eta BERRIA  merkeago, eta beste hainbat abantaila. Informazio gehiago.

Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara eta PRAKTIKATU GUREKIN!

2012/09/07

Izan euskararen boluntario!


Urteak 8.760 ordu dauzka...
...eskeini 20 ordu euskarari!

Urtean hogei ordu, besterik ez. Hori da hartu behar duzun konpromiso guztia.

Astean behin elkartzen diren mintzapraktika taldeetan parte hartuz, euskara ikasten ari direnei lagunduko diezu; kalean, tabernan... euskaraz arituko zarete eta euskararen normalkuntzari berebiziko ekarpena egingo diozue.

Gainera, mintzapraktika programetan parte hartzeagatik bakarrik, abantaila eta deskontu ugari izango dituzu!

Bete hau fitxa eta izan euskararen aldeko boluntario!


izena
1. abizena
2. abizena
e-posta
telefonoa
herria
zure mezua hemen
Image Verification
captcha
Idatzi irudian azaltzen dena:
[ Beste irudi bat ] [ Zer da hau? ]



Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak PRAKTIKA JARDUERAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela praktika zerbitzuan izena ematen duten pertsonen kudeaketa. Datu horiek administrazio publikoei laga ahal izango zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo lopd@aek.org posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

2012/06/29

euskara bizipoz lehiaketa


EUSKARA BIZIPOZ lehiaketako parte-hartzaileak 2011/12 ikasturteko negu edo udako ikastaroetan (trinkoak, barnetegiak...) matrikulatuta egotea da bete beharreko baldintza nagusia. Saria hurrengo ikasturterako doako matrikula izango da.

Zer egin behar da parte hartzeko?
1. Ikasleak euskara ikastearekin lotutako bizipen bat aukeratu behar du.
2. Gero, bizipen hori irudikatzen duen argazki bat egin behar du.
3. Azkenik bizipen horri buruzko testu labur bat (ipuina, bertsoa, zirtoa, poema, iruzkina...) idatzi behar du.

Bizipenaren esanahia, argazkiaren indarra eta testuaren originaltasuna baloratuko ditugu. Jasotako lanak matrikulazio kanpainaren osagarri erabiliko ditugu sare sozialetan, eta hiru lanik onenek jasoko dute saria: 2012-2013 ikasturteko matrikula doan.

Ikasleek argazkia eta testua irailaren 14a baino lehen bidali behar dituzte euskarabizipoz@aek.org helbide elektronikora.

2012/06/19

Bertsolaritza barnetegia


Euskara lantzeko beste modu baten bila zabiltza? Bertsolaritza barnetegia da zure aukera. Euskara praktikatzeko era ezin hobea da bertsoaz gozatzea, ez bakarrik ulertzea, baizik eta gozatzea. Abuztuaren 1etik 7ra izango da Foruan (Bizkaia), Bertsozale Elkartearekin eta IruƱeko Oinak Buruan bertso eskolarekin elkarlanean antolatu dugun barnetegia.

2012/05/22

Udako Euskal Unibertsitatean deskontuak!

Aurten ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dugun lagunok %25ko deskontua izango dugu UEUk antolatzen dituen ikastaroetan. Informazioa hemen.
Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela zure herriko dinamizatzaileari komentatu. Datuak baieztatu ostean, matrikula egin beharko duzue.

Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko.

bideokopla besta!


Larunbat honetan ospatuko dugu bideokopla lehiaketaren bukaera besta. IruƱean izango da, IruƱazarra Tabernan. Sagardotegi menua dastatzeko aukera izango dugu eta ondoren bertso saioa izango da Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariekin.
Lehiaketaren irabazleek gonbidapena egin digute; oraindik lekua dago joan nahi duenarentzako!

2012/05/18

Mintzaplaza

Donostiako Mintzodromoa
Iparraldeko mintzalagunek, Mintzaplaza prestatu dute maiatzaren 27rako. Baxe Nabarren Euskararen Urtaroa ospatzen ari dira eta hilabete osoan zehar ekitaldi anitz izaten ari dira. Maiatzaren 27an burutuko da urtaroa, Donibane Garazin izanen den Euskararen Egunarekin. Besta egun honetako ekiatldien artean, Mintzaplaza izanen da.

2012/05/10

Mintza Eguna

Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak batuko gara berriro ere gure jai handian. VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

2012/04/30

Zozketa: bazkaria Uxarte sagardotegian

Bat baino gehiago ariko da oraindik ileetatik tiraka, sagardotegi garaia amaitu zaiolako eta ez delako sagardotegira joan. 
Ez kezkatu, oraindik badago aukerarik! Bazkari bat daukagu berbalagun, mintzalagun, mintzakideen artean zozkatzeko. Bai , bai, ondo irakurri duzue, bazkari bat Zornotzako Uxarte sagardotegian

2012/04/04

bideokopla lehiaketako saridunak!


bideokoplak aurkezteko epea bukatu zen, baten batek beranduago bidali bazuen ere; blogean eskegi genituen lan guztiak, lehiatik kanpo zeudenak ere: aste betez facebooken zuen gustuko bideoa aukeratu eta iritzia eman duzue, eta ez zarete gutxi izan... eta azkenik iritsi da saridunen izenak jakiteko ordua!

2012/03/26

aukeratu zure gustuko bideokopla!

Amaitu da bideokopla lehiaketan parte hartzeko epea. Azken orduan bat baino gehiago korrika eta presaka aritu bada ere, bideo kopuru handia jaso dugu: 17 bideokopla! Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigu lehiaketan parte hartzeko lanak, eta gusto guztietarakoak daude, doinu eta neurri ezberdinetako koplak, estilo guztiz ezberdineko bideo muntaiak lagunduta.

2012/03/08

19. esaera zaharren txapelketa Sopelan


2012ko esaera zaharren txapelketa apirilaren 21ean (larunbata) jokatuko da, eta aurtengoa 19. edizioa izango da.


Ohi bezala, herriko tabernetan zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, Algortako bertsolari eskolakoek lagunduta eta musikaz girotuta. Finalerdia eta finala, berriz, frontoian jokatuko dira bazkalostean, Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolarien eskutik edo ahotik.

2012/02/13

bideokopla lehiaketa


Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.

2012/02/10

GURASOlagun eta HIKETAlagun

Euskal Herri osoan zehar daude martxan gaur egun mintzapraktika egitasmoak. Denok ezagutzen ditugu berbalagun, mintzalagun, mintzakide... Izen ezberdinak izan arren, funtsean euskara praktikatzea da helburua. Bada, egitasmoak hazten doazen neurrian eta egitasmo hauetara jende gehiago hurbiltzen doan heinean, proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan.