Batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna… Eta denok dakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela.
Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza. Ezagunenak, dudarik gabe, ahozkoak dira, mintzapraktika egitasmoak hain zuzen ere.
> Berbalagun, mintzalagun, mintzakide
Talde hauetan euskaldun osoak eta euskara ikasleak astean behin elkartzen dira haiek aukeratutako egunean eta lekuan euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko.
> Ekintza osagarriak
Herriko euskaldunek eta euskara ikasleek elkar ezagutu eta ekintzak, hitzaldiak, mendira joateko, dantzak edo kantak ikasteko, … Norberaren zaletasunak kontuan hartuta antolatzen ditugu horrelako ekintzak.
> Barnetegiak
Ibiltaria, Euskal Herrian zehar oinez edo bizikletaz eta asteburuko barnetegiak herri euskaldun batean euskaltegiko ikasleek 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera izaten dute. Udako barnetegietarako zure lehen harremana izan daiteke.