2013/11/27

Berbalagunon topaketak abenduan



Jada egunerokoan murgilduta dabiltza mintzapraktika egitasmoak eta abenduan, hainbat ekintza egingo dituzte euskara praktikatzen jarraitzeko:

Barakaldoko berbalagunak: Abenduaren 2an, astelehena, euskaldunon topaketa egingo dute Clara Campoamor kultur etxean arratsaldeko 19:00etan. Kafea hartuta, berriketarako tartea egongo da eta ondoren, Galder Perezen umorezko bakarrizketa.

Meatzaldeko berbalagunak: Abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko egunaren egitarauaren barruan, mintzodromoa antolatu dute Ortuellan arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean.

Lemoako berbalagunak: Hilabete honetan jarri da martxan Lemoako berbalagun egitasmoa Arratiako AEK eta Lemoako Udalaren eskutik. Taldeak sortzen ari dira apurka apurka eta abenduaren 3an, Euskararen egunaren harira herrian egingo diren ekimenen baitan, aurkezpena egingo dute arratsaldeko 19:30etik aurrera Gaztetxean.

Sestaoko berbalagunak: Abenduaren 12an, osteguna, Sestaoko euskaldunek topaketa izango dute Bock tabernan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Barry Manleyren bakarrizketa egongo da eta horrekin batera, mintzapraktika egitasmoen bideoaren proiekzioa ere eta noski, pintxoak ere ez dira faltako. 

Praktikatzeko aukera zabala, ezta? 

2013/11/21

Enkarterriko euskaldunon jaia


Aurreko urtean bezala, aurten ere Euskaldunon jaia egingo dute Enkarterrin abenduaren 1ean. Oraingoan, Artzentalesen izango da eguerdiko 12:00etatik aurrera. Goizean, familian euskaraz jolasteko tailerra, musikaz alaitutako mokadutxoa eta kantupoteoa izango dira. Ondoren,  bertso bazkaria zozketa eta guzti eta arratsaldean Mikel Martinezen antzezlana...

eta hau guztia giro euskaldun paregabean!

Informazio gehiago nahi izanez gero: Enkarterriko berbalagunak

2013/11/14

Lemoako berbalagun martxan!


                                                              Zubietako zubia             
                            
Geroz eta gehiago gara euskaraz bizi eta euskara praktikatu nahi dugun lagunak. Horren adibide dugu Lemoa.

Lemoako Udalak eta Arratiako AEK-k abian jarri dute berbalagun egitasmoa. Oso harrera ona izaten ari da eta taldeak sortzen ari dira apurka apurka.

Abenduaren 3an, Euskararen Egunaren harira herrian egingo den festaren baitan, egitasmoa aurkeztuko dute.

Informazioa eskuratzeko edo izena emateko
arratia_berba@aek.org
Lemoako udala: 94 631 30 05
Arratiako AEK: 94 631 56 57


2013/11/11

Aurkezpen gehiago


Euskara praktikatu eta ondo pasatzeko hitzordu gehiago ditugu aste honetan:

Galdakaoko berbalagunak: asteazkena 13, 19:30ean Urki tabernan
Bilboko berbalagunak: osteguna 14, 19:30ean Kalderapeko kulturgunean
Basauriko berbalagunak: ostirala 15, 19:30ean Zehatza tabernan

2013/11/05

Hitz gurutzatuen Basauriko III. txapelketa


Aurten ere Basaurin Hitz gurutzatuen txapelketa egingo dute. Bolintxu AEK euskaltegiak eta Enrike Jaio Kultur Elkarteak antolatuko dute ekimen hau hirugarrenez.

Larunbat honetan, azaroaren 9an, izango da goizeko 09:30etik aurrera Eskarabilla txokoan (Renfe geltokiaren ondoan). Bertan, lagun giroan goiza euskaraz emateko aukera paregabea izango duzue. Ez hutsik egin!


Izena emateko edo informazio gehiagorako

bolintxu@aek.org
94 440 82 64

2013/11/04

Aste honetako aurkezpenak



                                        Ezkerraldeko berbalagunen aurkezpena


Aste honetan euskara praktikatzeko eta ondo pasatzeko hainbat hitzordu ditugu:

Urola Kostako mintzalagunak: Osteguna 7, 19:00etan Etxe-Zabala aretoan
Zeberioko berbalagunak: Ostirala 8, 19:00etan eskola zaharrean
Azkoitiko mintzalagunak: Larunbata 9, 11:00etan Kontrako Eztarrixe irratira bisita egingo dute ikasturteari hasiera emateko