2009/05/27

irakurle kanpaina 2009

Irakurle kanpaina AEKn ikasturtean bitan (neguan eta udan), egiten dugun eskaintza da. Irakurle Kanpainaren bidez euskal liburu eta diskak merkeago eskuratzeko aukera eskaintzen die AEK-k bere ikasle, irakasle eta AEKide guztiei.

Irakurle kanpainaren helburua, AEKideei liburuak eta diskak eskuratzeko baldintza hobeak eskaintzeaz gain, euskara ikasleen artean euskal literatura eta musikaren kontsumoa sustatzea da.

Hemen daukazu 2009ko udako katalogoa

2009/05/20

UEUko ikastaroak, praktikatu eta jantzi!

Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta IruƱeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.

Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.

Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.

Ikastaroen inguruko informazioa hemen

2009/05/12

mintza eguna 2009

Asko dira herriz-herri, Euskal Herri osoan zehar astero biltzen garen lagunak, euskaraz hitz egin eta harreman sare berriak sortzeko asmoz. Urte osoan zehar euren herri edo eskualdeko lagunekin duten harremanetik harantzago, urtean behin bilkura handi bat egitea ere antolatzen dute, komunitate handi baten partaide direla erakutsi, beste herrietako lagunekin harreman berriak egin eta mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen ez dutenak animatzeko.

Ekainaren 6an, Gasteizera hurbilduko diren lagunek elkar ezagutzeko parada izango dute.