2013/04/22

Hitzaditza


Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k elkarlanean, Hitzaditza diktaketa lehiaketaren zortzigarren  edizioa antolatu dute; maiatzaren 25ean izango da Baionan.

Hiru sailetan banatuko dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasleak eta 13-17 urte bitarteko gazteak.

Izena emateko fitxa hau bete behar da, eta xehetasun gehiagorako joan Hitzaditzaren fecebook orrira.

2013/04/10

Sopelako 20. Esaera zaharren txapelketa



Orain dela 20 urte hasi zen Sopelako Esaera Zaharren  Txapelketak, bizirik dirau. 2013ko apirilaren 27an izango da 20. edizioa, AEKren ekimenez  eta aurtengo leloa “Non zaldarra, han atzamarra” izango da.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean 11:00etatik aurrera, ALBEko kideen laguntzaz, ibilbide ezberdinetan kanporaketak jokatuko dira tabernaz taberna.
Eguerdian, 15:00ak aldera, herri-bazkaria izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta finala jokatuko dira,  oraingoan  Ane Labaka eta  Xabier Amuriza  bertsolariekin.
Sariak, ederrak: asteburua landetxe batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeria izango da, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.

Izena emateko, esaera zaharren zerrenda lortzeko eta informazio gehiagorako, jo lotura honetara.