Gaur egun, 150 herrik baino gehiagok bultzatzen dute mintzapraktika
programaren bat. Astero-astero biltzen diren mintza edo berbataldeetan,
sei mila lagun inguru mugitzen dira. Asko aldatu da egoera duela zortzi
urtetik hona, garai hartan 15 mintzapraktika programa baino ez
baitzegoen Euskal Herri osoan. AEK-k 2005-06 ikasturtean erabaki zuen
Praktika Zerbitzua abian jartzea. Harrezkero, mintzapraktika sustatzeko
egitasmo berri ugari jarri ditu martxan: Egingo al dugu? Gasteizen, Iriki Atia Donostian, Zilegi eskolak,
Gurasolagun, Hiketalagun... Denak dira mintzapraktika programak, baina
ezagunenak, dudarik gabe, mintzalagun, berbalagun eta mintzakideak dira. Jarraitu irakurtzen
2015/04/14
2015/01/15
Jardunaldiaren informazio guztia blogean eskuragai
Azaroaren 28an
burutu genuen “Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi”
jardunaldia. Jardunaldiaren blogean
informazio guztia eskegi dugu; aurkezpenen bideoak, talde-lanaren
emaitzen laburpenak, argazkiak...
Jardunaldiaren
laburpen moduan bideo hau ere prestatu dugu.
Eskerrik asko,
berriz ere, parte hartu zenuten lagun guztioi.
2015/01/08
Berbalagun Mallabian
2015ean
aktibatuko dira Mallabiko
berbalagun taldeak. Mallabiko Udala, Kaltxango AEK euskaltegia eta
Orraitio euskara taldea dira programaren sustatzaile nagusiak. Abenduan,
aurkezpen-bilera egin zen
egitasmoaren xehetasunak emateko eta urtarrilean zehar, izena emateko
aukera egongo da.
Mallabiko programarekin hiru dira
ikasturte honetan abian jarri diren berbalagun egitasmo berriak, izan
ere, urrian, Gatika eta Arrietako egitasmoak ere martxan jarri ziren.
Subscribe to:
Posts (Atom)

