2017/05/08

Udan ere, Praktikatu eta Bizi


Dagoeneko ekin diogu udan PraktikatuetaBizi jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte.

Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2017/03/16

Gurasolagunentzako asteburuak


Gurasolagunentzako asteburu bi antolatuko dituzte Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak, elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 13 eta 14an zein ekainaren 3 eta 4an.

Euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da egonaldiaren helburua. Horretarako, hainbat irteera, tailer eta jolas antolatu dituzte.

Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 20 euro dira helduentzat eta 10 umeentzat.

Erreserbak herriko dinamizatzaileen bidez egingo dira. Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!

2017/02/21

Berbalagun lau herri gehiagotan

Berbalagunen aurkezpena Mungian.
Urte hasierarekin batera, Mintzalagun eta Gurasolagun talde gehiago sortzen ari dira Euskal Herriko hainbat herritan. Esaterako, dagoeneko 24 lagunek eman dute izena Mungian, eta momentuz, 6 taldetan banatu dira. Urtarrilaren 20an egin zuten aurkezpena herrian. 

Bestalde, Bakion, Artean eta Areatzan, orain ari dira taldeak osatzen, eta zabalik dago izena emateko epea.