2013/01/07

2013an praktikatu euskara!

Urte berriarekin batera mintzapraktika egitasmoetan izena emateko kanpaina zabaldu da berriz ere. Parte hartu nahi duzu? Eman izena!

ZEIN DA HELBURUA?
Mintzapraktika proiektuek gure kaleetan euskararen presentzia zabaltzea eta handitzea dute helburu nagusi.

NORK HAR DEZAKE PARTE?
Euskara ikasten ari denak, erabilera hobetu nahi duenak, euskaraz mintzatzeko helburua duen pertsonak.

Euskaldunak, solasaldiaren bidez mintzakideari euskaraz hobeto mintzatzen lagunduko dionak.

NOLA?
Bakoitzaren denbora librearen arabera, mintzataldeak antolatzen ditugu binaka edo talde txikiietan biltzen dira astean behin, euskaraz egiteko, gustuko aktibitateak partekatuz. Talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.

ABANTAILAK
Egitasmo hauetan oparte hartzen dutenek deskontuak eta abantailak dituzte prentsa eta argitalpenetan, besteak beste.

Eta den-dena, DOHAINIK, KITORIK, DEBALDE, MUSUTRUK!

IZENA EMATEKO
Bete fitxa hau eta zurekin jarriko gara harremanetan.



izena
1. abizena
2. abizena
e-posta
telefonoa
herria
zure mezua hemen
Image Verification
captcha
Idatzi irudian azaltzen dena:
[ Beste irudi bat ] [ Zer da hau? ]



Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak PRAKTIKA JARDUERAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela praktika zerbitzuan izena ematen duten pertsonen kudeaketa. Datu horiek administrazio publikoei laga ahal izango zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo lopd@aek.org posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

2012/12/20

Zorionak eta urte berri on!

AEKren Praktika Zerbitzuan aritzen garenok eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu BERBALAGUN, MINTZALAGUN, MINTZAKIDE, GURASOLAGUN eta antzeko programetan parte hartzen duzuen guztioi: euskaltegioi, teknikarioi, euskaltzaleoi... baita gurekin elkarlanean diren 42 dinamizatzaile maitagarriei ere.

Zuei esker, euskaraz bizitzeko aukera handitzen ari da egunez egun.


AEKren Praktika Zerbitzua: BeƱat, Edorta eta Leire 
Praktika programetako dinamizatzaileak: Mari Mar, Aitor, Amaia, Ziortza, Uxue, Oihane, Juanmi, Asier, Iratxe, Pili, Izaskun, Roberto, Txomin, Oihana, Izaro, Katalin, Zuberoa, Irati, Alfre, Aintzane, Aitziber, Gorka, Jon, Maider, Josune, Maria, Ione, Iratxe, Angela, Xabi, Maite, Amagoia, Maite, Rosa, Kristina, Eukene, Idoia, Rakel, Jojo... ZUEI MUSU HANDI BANA!

2012/12/12

Hego Uribe eta Enkarterriko berbalagunon jaiak!


Aurreko sarreran, azaroan zehar izandako aurkezpenak aipatu genizkizuen, herri askotan izan baitziren. Abenduan sartzeko, beste bi ekitaldi arrakastatsu izan ditugu:

Azaroaren 30ean, ostirala, Basauriko berbalagunen jaia izan zen; 19:00etan hasita topaketa, elkar ezagutzeko jokoak, zozketak eta pintxo dastaketa izan zituzten, eta 20:30etatik aurrera kantu jira egin zuten Benta Zaharreko mutiko alaiak taldearekin.

Igandean, abenduaren 2an, berriz, Enkarterriko euskaldunen jaia izan zen Sopuertan; goizean zehar gurasolagun eta haurrentzako jolasak izan ziren, 13:30etan triki-kantu-poteoa egin zuten eta Enkarterriko euskaldunen argazkia atera zuten eta bukatzeko, bazkaria zozketa eta sorpresekin. 

Urtea amaitu baino lehen, gure berri izango duzue, abendua hilabete hotza baina oparoa izaten baita!