2016/05/06

Udan ere PRAKTIKATU

Dagoeneko ekin diogu udan euskaraz lotsarik gabe jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 13ra arte

Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2016/05/04

Mintza Eguna 2016


 
Badator Mintza Eguna! Aurtengoa Atarrabian izango da maiatzaren 14an eta Iruñerriko Mintzakideak, Karrikaluze euskaltzaleen elkartearekin batera, dena prestatzen ari dira, urtero bezala, egun osoko egitarau aparta osatzeko: kalejira, ibilbidea, bazkaria...

Informazio gehiago nahi baduzue edota bazkarirako txartelak eskuratzeko, klikatu hemen.

2016/04/20

Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz bizi izan ziren.

AEKren udako barnetegietako kanpaina. Etorri barnetegietara eta bizi gurekin horrelako esperientzia ederra!