Iparraldean Euskal Kultur Erakundeak eta AEK-k antolatzen duten Hitzaditza lehiaketa eredutzat hartuta, izena bizkaierara egokitu eta Berbaditza Diktaketa Txapelketa antolatu du Bilboko AEK-k ekainaren 17rako, ikasturtea bukatzeko egingo den Ikasleen Jaiaren barnean.
Bilborock-en burutuko den txapelketa honen helburuetako bat da euskararen praktika euskaltegietatik ateratzea eta Bilboko euskaltegi ezberdinetan dabiltzan ikasleek elkar ezagutzea. Bestalde, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera paregabea izango dute AEK-ko ikasleek. Lehiaketa hiru mailatan banatuko da eta Lutxo Egiak, Uxue Alberdik eta Kirmen Uribek prestatutako testuak irakurriko dira.
10:30ean hasiko da diktaketa saioa, eta ondoren bertara hurbildutako ikasleek
1 comment:
Hitzaditza jada hasten dela anai txikiak izaten, hau pozgarria da!! Azken bost urteetan Baionan AEKk antolatzen duen ekitaldi hau, dagoeneko maiatzeko hitzordu huts egin ezina bilakatua da. Egiaz, diktaketarena aitzakia ederra bilakatua zaigu aspaldian.
Zuek ere, ongi pasa, euskaraz bizi, euskaraz mintza eta ... euskaraz idatz! nola ez?
Iparraldeko AEKko kideak
Post a Comment