2010/09/15

bai, nahi dut




Bai, nahi dut!. Oso testuinguru zehatz batekin lotzen dugu esaldi hori askotan, eta testuinguru horrek konpromisoa dakargu gogora, askatasunez hartutako konpromisoa, benetan nahi izatearen ondorioa. Izan ere, hor dago gakoa, eta oinarria: nahi izatea da kontua.

Bai, nahi dut!. Erabaki irmo baten aldeko jarrera azaltzen du esaldi ezagun honek, borondatezkoa eta derrigortasunik gabekoa den lotura. Norberak aukeratzen du noiz lotu, eta noiz arte, non eta nola, baina izan argi, behin euskara ikasita, ondare hori betiko izango duela Bai, nahi dut!esaten duenak, euskarak ez baitio sekula huts egingo. Lehen urratsa, kasu honetan, Bai, nahi dut! konbentzimenduz eta benetan esatea baita.

1 comment:

praktikatu AEK said...

hemen bideo batzuk:
1. Berriozarreko euskaltegian bideo polit hau egin dute
2. Noaingo Gau Eskolak izena emateko kanpaina prestatu du
3. Kontseiluaren kanpaina: ikasi euskara, eskertuko dizute