![]()  | 
| Bilboko eta getxoko berbalagunak sagardotegirako txangoan. | 
Eusko Jaurlaritzak, Topaguneak, AEK-k eta Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Euskaltzaindiaren egoitza nagusian egindako prentsa agerraldian. Oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute eta mintzalagun kopuruak izan duen gorakada nabarmendu dute.
Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzeko 2004-05 eta  2008-09 ikasturteetako datuak kontutan hartu dira, egitasmoen  osotasunean aztertzea eta horretarako ildo eta teknika ezberdinak  baliatuz.  Ikerketak utzi dituen emaitzekin “pozik” agertu dira  eragileak, oro har, egitasmoaren balorazio positiboa egin dute.  Mintzalagun  kopuruak izan duen gorakada azpimarratu dute, batez ere:  “Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da;  2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa  da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira,  masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke ” ikerketako  arduradunen arabera
Mintzapraktika egitasmoan ari diren lagunek programaren balorazio  “positiboa edo oso positiboa” egiten dutela azaldu dute, eta horrek  arduradunen asebetetze maila betetzen du. “Egitasmoa bideratzeko egiten  duten ahalegina modu positiboan baliosten duela erakusten du eta horrek  izugarri poztu gaitu. Batezbestekoa 8,5a gainditzen du, bide onean  goazela berretsiz”.
Txostenaren laburpena irakurtzeko klikatu hemen

No comments:
Post a Comment