Euskara
lantzeko beste modu baten bila zabiltza? Bertsolaritza barnetegia da zure aukera.
Euskara praktikatzeko era ezin hobea da bertsoaz gozatzea, ez bakarrik
ulertzea,
baizik
eta
gozatzea. Abuztuaren 1etik 7ra izango da Foruan (Bizkaia), Bertsozale Elkartearekin eta IruƱeko Oinak Buruan bertso eskolarekin elkarlanean antolatu dugun barnetegia.
Ez kezkatu bertsolaritzaz ezagutza handirik ez badaukazu ere, euskaldunberrientzako eta euskara ikasten ari zaretenontzako zuzenduta dago eta bertsolaritza hutsetik hasita landuko dugu: bertsolaritzari
lotutako
kultur
erreferentziak
eta
terminologia
ezagutzea, tradizioa ezagutzea (bertso
zaharrak,
doinuak,
bertsolariak...), bertsolariek
inprobisatzerakoan
erabiltzen
duten
teknika
zein
den
ezagutzea
eta
pittin
bat esperimentatzea izango dira langai nagusiak.
Goizetan gela barruko lanketak egingo dira. Hitzarekin jolastu eta sormena
landuko
da.
Arratsaldetan
eta
gaubelan,
harremanak
sustatzeko ekintzak
egingo
dira, beti ere bertsoa eta bertsogintza
baliatuta.
Aisialdiari
lotuagoko
dinamika
eramango
da
arratsalde-gauean.
Honetaz gain, aipatzekoa da bertso afaria izango dela Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariekin eta kantagintza landuko
dela,
Oskar
Estangarekin;
barnetegian
sortutako
kantuekin
diska
osatuz.
Eta guzti hau soilik 295€-ren truke, ez esan merkea ez denik!
Izena emateko edo informazio gehiagorako, deitu 902 362 294 telefonora edo idatzi praktikatu@aek.org helbidera.
Izena emateko edo informazio gehiagorako, deitu 902 362 294 telefonora edo idatzi praktikatu@aek.org helbidera.
No comments:
Post a Comment