2013/10/02

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!


Euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, AEK-k  mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian “Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi!” lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...), parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean.

Ikasturte honetako kanpainaren protagonistak Mari Jose, Roberto, Estela, Luixe eta Uxue dira. Benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak. Lagun hauek ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubia hartu dute. Oso ondo ezagutzen dituzte mintzapraktika egitasmoak eta jendea izena ematera animatzeko, bideo hau sortu, eta are gehiago, bideo honetan parte hartu izan dute.

Izena emateko bete formulario hau, eta deskubritu praktikatun izena emategatik dauden abantailak.

No comments: