Jada egunerokoan murgilduta dabiltza mintzapraktika egitasmoak eta abenduan, hainbat ekintza egingo dituzte euskara praktikatzen jarraitzeko:
Barakaldoko berbalagunak: Abenduaren 2an,
astelehena, euskaldunon topaketa egingo dute Clara
Campoamor kultur etxean arratsaldeko 19:00etan. Kafea hartuta,
berriketarako tartea egongo da eta ondoren, Galder Perezen umorezko
bakarrizketa.
Meatzaldeko berbalagunak: Abenduaren
3an,
Euskararen nazioarteko egunaren egitarauaren barruan, mintzodromoa
antolatu dute Ortuellan
arratsaldeko 18:00etan
Kultur Etxean.
Lemoako
berbalagunak: Hilabete
honetan jarri da martxan Lemoako berbalagun egitasmoa Arratiako AEK
eta Lemoako Udalaren eskutik. Taldeak sortzen ari dira apurka apurka
eta abenduaren
3an,
Euskararen egunaren harira herrian egingo diren ekimenen baitan,
aurkezpena
egingo dute arratsaldeko 19:30etik
aurrera Gaztetxean.
Sestaoko berbalagunak: Abenduaren 12an,
osteguna, Sestaoko euskaldunek topaketa izango dute Bock
tabernan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Barry Manleyren
bakarrizketa egongo da eta horrekin batera, mintzapraktika egitasmoen
bideoaren proiekzioa ere eta noski, pintxoak ere ez dira faltako.
Praktikatzeko aukera zabala, ezta?
No comments:
Post a Comment