Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktika Zerbitzuak proiektu bat jarri dute
martxan elkarlanean: FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN.
Hizkuntzen
transmisioan familia izaten da eragilerik garrantzitsuena. Horregatik, euskararen normalizazio prozesuan familiaren
bidezko transmisioari behar bezalako pisua eman beharko
genioke. Gurasolagun programak prozesu horri bere ekarpena egin nahi
dio.
AEK-k kudeatzen dituen Gurasolagun programetako haurrak eta gurasoak, Urtxintxa Eskolako begiraleen laguntzaz, euskaraz jolasean arituko dira
ordu eta erdiko saioetan. Saio hauen helburu nagusia da familian bertan eta
familien arteko euskarazko harremana indartzea. Saioak hainbat herritan garatuko dira; kaleetan, plazetan, parkeetan... Beti ere, euskararentzako esparru berriak irabazteko asmoz.
No comments:
Post a Comment