Ekainaren 22an, Urduñako San Juan merkatuan, Berbalagunen Topaketa antolatu dute VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin.
Urduñara
hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza
helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz
bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita
gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko
txakolin eta gazta dastaketa, taloak egiteko tailerra...eta ostean, bazkaria.
Izena emateko jo zure herriko dinamizatzailerengana, bidali mezua helbide honetara edo deitu telefonoz VSF 695 478 735 /
94 496 11 75.
No comments:
Post a Comment