AEKren Praktika Zerbitzuak aurtengo
partaideen asebetetze inkestaren emaitzak jaso berri ditu. Emaitzen
arabera, Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun zein mintzakide
egitasmoen bataz besteko balorazioa 9,2 izan da.
Bestalde, dinamizatzaileek egindako
lanaren ebaluazioa oso altua izan da, eta orohar, haien esfortzua eskertzeko hitzak baino ez ditugu jaso. Beraz, pozik egoteko modukoa
ikasturtea izan da.
Urtero egiten den inkesta honetan,
parte hartzaileen herenak nabarmendu dute lehen baino gehiago egiten
dutela euskaraz (Datu horren barruan euskaldun osoen erantzunak ere
jasota daude)
Antolatutako ekintzak baloratzeko ere
balio izan digu. Aurten, esaterako, antolatutako mintzodromoek oso harrera ona izan dute. Beraz, gisa horretako ekimenak egiten
jarraituko dugu. Inkestan ere, proposamen berriak egiteko aukera egon
da. Irailean ideia horiek guztiak datorren ikasturteko plangintzetan
lekua izango dute.
Eskerrik asko, asebetetze inkesta bete
duzuon berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztioi!
No comments:
Post a Comment