Hala, urtarrilaren 16an orientazio
txangoa egingo dute Nerbioi arroan; otsailaren 13an, Ungino mendira
joango dira; martxoaren 12an, mendi bizikleta ibilaldia egingo dute;
apirilaren 9an, ferrata Ramalesen (Kantabria); maiatzaren 14an, Puron
arroaren jaitsiera (Valderejon); urriaren 15ean, coastering
txangoa (itsasertzeko abentura berria) Gorlizen; azaroaren 19an,
zuhaitz abentura Sopuertan; eta, urteari amaiera emateko, Gorobel
mendizerraren zeharkaldia oinez, abenduaren 17an.
Irteerak, beraz, ez dira Aiaraldera mugatuko, baina beti izango dira egun batekoak. Batzuetan, kanpoko enpresen edo adituen laguntza izango dute berbalagunek, ekintzek hala behar dutelako, adibidez, ferrata, coastering edo arroila jaitsiera egiteko. Materialari dagokionez, ez da derrigorrezkoa berbalagunek eurena edukitzea, hainbat kasutan alokatzeko aukera ere egongo baita.
Momentuz, Berbabenturan Aiaraldeko hainbat herritako 30 lagun baino gehiago elkartu dira kirolaz eta abenturaz euskaraz gozatzeko, euskaldunak edota euskara ikasleak izanik ez dutelako inguruan euskaraz jarduteko aukerarik topatzen. Whatsapp taldea ere sortu dute 607 673 744 telefono-zenbakira deituta (Aaron Garmendia). Hemendik aurrera ere aukera zabalik dago nahi duenak izena eman dezan bertan, baita aiaraldea@aek.eus posta elektronikora idatzita ere.

No comments:
Post a Comment