Zer jan, hura
izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko
berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.
Larunbatean
(otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian
Patricia Ibañez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren
inguruan arituko dira.
"Osasuntsu
bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako
kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko
dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak
jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.
Ikastaroak dohainik
izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin;
10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.
Hurrengo
ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago
ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe
egitaraua osorik
No comments:
Post a Comment