2010/09/28

atera arbela kalera! kanpaina berria

7 comments:

praktikatu AEK said...

AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian atera arbela kalera! lemapean. Horrenbestez, 10-11 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 70tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara euskaltegitik kanpo egin eta entzun behar dugula, arbela kalera atera nahi dugula, alegia.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! Eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.

Anonymous said...

Argazkia atera zigutenean uste nuen jende gutxiago ginela, eta hara! Zenbat lagun batu duzue!

Maite

Unknown said...

Oso polita. Zorionak parte hartu duzuen guztioi!!
Naiara

praktikatu AEK said...

Eskerrik asko, Maite eta Naiara.

Olatz said...

Epa, spot polita egin duzue. Parte hartzeko gogoa pizten du. Blogaren eskuin aldean dagoen formularioa bete behar da berbalagun talde batean sartzeko edo hobe da inguruko euskaltegi batera joatea izena ematera?

Mila esker

praktikatu AEK said...

Kaixo Olatz. Aukera biak onak dira; euskaltegian galdetu edo formularioa bete. Dena dela guk fitxa betetzea nahiago dugu.
Mila esker parte hartzeagatik!

Olatz said...

MIla esker zuei, fitxa beteko dut orduan!