2012/11/05

aurkezpenak herriz herri

Ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabaldu zen. Talde berriak sortu eta aurreko ikasturtetik zeudenak berraktibatu dira eta aurkezpenak egiteko garaia iritsi da. Herri batzuetan dagoeneko egin dituzte eta beste batzuetan datorren asteetan izango dira.

Gernikan, Bermeon, Santurtzin, Sestaon eta Ermuan adibidez, dagoeneko egitasmoa aurkeztu dute. Formato eta itxura ezberdinetakoak izaten dira aurkezpen hauek. Bermeon eta Gernikan prentsaurreko edo aurkezpen “serioagoa”; Sestaon mokadutxoaz lagundutako aurkezpenean, dagoeneko famatuak diren “bokadiloekin” argazkiak atera zituzten, Ermuan esketxak ere izan ziren eta Santurtzin, berbalagun guztiak elkartu eta poteo alaia egin zuten herrian zehar.

Datozen asteetan, honako zita hauek ditugu berbalagun eta mintzalagun egitasmoen aurkezpenekin:

Urola Kostako mintzalagunen aurkezpena: Zarautzen, azaroaren 8an, 19:00etan Sanz Enea aretoan, "Ni ta punto" ipuin kontakizuna.

Portugaleten azaroaren 9an, 19:00etan Santa Klara kulturgunean, Ezkerraldeko berbalagunen jaia: antzerkia, argazki erakusketa eta ondoren poteoa izango dira.

Azkoitian, azaroaren 9an, 10:00etan Plazan, aurkezpena, biologo batek lagunduta ibilalditxoa eta hamaiketakoa.

Bilbon, azaroaren 15ean 19:00etan Kalderapekon, Bilboko berbalagunen aurkezpena.

Eta oraindik zehaztu gabe dauden Leioako eta Aiaraldeko aurkezpenak.

Oraindik ere badago egitasmo hauetan izena emateko aukera, bete izena emateko fitxa eta zurekin harremanetan jarriko gara behar duzun informazio guztia eskaintzeko. 

Animatu eta praktikatu gurekin!

No comments: