Ikasturtea
hastearekin batera martxan jarri ziren Euskal Herri osoko
mintzapraktika programetako taldeak, lehenagotik bazebiltzanak baita
sortu berriak ere. Behin martxa hartuta, aurkezpenak edota hasiera
jaiak izan dira herriz herri. Aurreko zenbakian, urrian zehar
ospatutakoak aipatu genizkizuen eta azarorako iragarritakoak ospatu
dira dagoeneko:
Azaroaren
8an, Aiaraldeko berbalagunen aurkezpena izan zen Luiaondon, baita
Urola Kostako mintzalagunen hasiera ekitaldia Zarautzen. Hemen “Ni
ta punto” ipuin saioarekin gozatu egin zuten.
Azaroaren
9an, Ezkerraldeko berbalagunen jaia izan zen Portugaleten; Pantxika
Lamurren ikuskizuna izan zen Snata Klaran eta ondoren pintxo-poteoa
egin zuten alde zaharretik.
Hurrengo
egunean, Azkoitiarren txanda izan zen, Larunbata izanik goizeko
10:00etan elkartu ziren Kontzejupean eta egitasmoa aurkeztu ondotik,
Ruben Sudupe biologoarekin ibilaldia egin zuten Ubaiar auzora, eta
amaitzeko mokadutxoa.
Leioako
aurkezpena izan zen hurrengoa, azaroaren 14an jarri zuten zita
kiroldegiko aretoan, espero baino jende gehiago hurbildu zen eta
aretoa topera bete zen. Aurreko ikasturtean zehar berbalagun eta
gurasolagunek egindako ekintzei buruzko bideoa izan zen ikusgai,
beteranoenek beren esperientzia azaldu zuten eta askaria izan zen
hemen ere.
Bilboko
egitasmoaren aurkezpena, Kalderapeko kulturgunean izan zen azaroaren
15ean, bertako dinamizatzaileek egitasmoa aurkeztu zuten, berbalagun
historikoen testigantzak izan ziren eta bukatzeko Bertso poteoa egin
zuten Inazio Vidal eta Peio Ormazabal bertsolariekin alde zaharreko
tabernetatik.
Aurkezpenez
gain, beste hainbat ekintza egin dituzte berbelagun, mintzalagun eta
mintzakideek hilabetean zehar, besteak beste: Leioan kantu poteoa,
Bermeon gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, Hego Uribekoek
Bilboko Itsas Museora bisita, Meatazaldeko gurasolagunek Zugaztietara
irteera Andoaingo Mintzalagunek Leitzaranera eta Gernikako
berbalagunek hileroko mendi irteera.
Abenduan
ere, ezin konta ahala ekintza berri izango dira mintzapraktika
egitasmoetatik bideratuko direnak. Guzti horien berri praktikatu.org
webgunean izango duzue eguneratuta. Eta gogogaratu izena emateko
aukera duzula webgunean bertan edota zure herriko euskaltegian,
praktikatu gurekin!
No comments:
Post a Comment