Azaroaren 4an burutuko da Bilboko Ondare aretoan Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa.
Aurtengo
jardunaldian, saiatuko gara eragiteko errezetak topatzen,
hizlarien laguntzaz eta psikologiaren ikuspegitik. Horretarako,
eremu bi alderatuko ditugu: batetik, entzungo dugu zelan ulertu,
jokatu eta aritu behar dugun gune urbano nagusiki
erdaldunetan; bestetik, jakingo dugu nolako garrantzia duen
norberaren hizkuntz jokaerak arnasgune deritzegunetan, bai eta
praktika onak ezagutu ere. Lehen-lehenik, baina, ahaleginduko
gara antzematen (eta partekatzen) zer den akuilu norberaren
motibazioan…
Aurreko edizioetako informazioa eta bideoak blogean dituzu.
Zeuk ere lagundu ahal duzu jardunaldia hobetzen; aldez aurretik hizlariei galderak eginez edota honen berri sare sozialetan eta zure kontatuen artean zabalduz.
Izen ematea doakoa da, baina matrikulazio-orria bete beharra dago.
Izena emateko azken eguna urriaren 31
No comments:
Post a Comment