2016/02/17

"Osasuntsu bizitzen ikasi" ekimena abian


Zer jan, hura izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.

Larunbatean (otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian Patricia IbaƱez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren inguruan arituko dira. 

"Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.

Ikastaroak dohainik izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin; 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.

Hurrengo ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe egitaraua osorik

Euskaraz osasuntsu bizitzen ikasi nahi baduzu, eman izena: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus

2016/01/19

Jardunaldiaren informazio guztia



2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzukideok
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu genuen Bilbon.

Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu nahi genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak...

2016/01/12

Aiaraldetik dator... Berbabentura


Berbalagun egitasmoaren barruan, ekimen berria sortu da Aiaraldean: Berbabentura. Izenak berak argi adierazten duen moduan, talde honetan euskara praktikatu nahi duten kirol edota abenturazaleak batzen dira batik bat. Pasa den abenduan egin zuten lehenengo irteera, Mairulegorreta kobara, eta  aurrerantzean hilero elkartzeko asmoa dute euskaraz praktikatzeko eskalada, ferratak, bizikleta irteerak, mendi ibilaldiak, orientazio probak, arroila jaitsierak, rappela eta abar.