2017/05/30

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!


AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz edo oinez, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz

Barnetegi honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Zugarramurdi, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana, Artaxoa eta Butroi gazteluak, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua, Baztan...Uztailaren 29etik Debatik abiatuko gara eta 15 egun geroago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

ETAPAK
1. Uztailak 29: Deba - Mutriku - Ondarroa - Lekeitio - Ispaster - Ea
2. Uztailak 30: Ea - Ibarrangelu - Elantxobe - Oma - Urdaibai - Matxitxako - Forua
3. Uztailak 31: Forua - Gernika - Durango - Urkiola - Otxandio
4. Abuztuak 1: Otxandio - Abadiño -Arrasate - Bergara - Ataun
5. Abuztuak 2: Ataun - Etxarri - Altsasu - Urbasa
6. Abuztuak 3: Urbasa - Andia - Gares
7. Abuztuak 4: Gares - Artaxoa - Zangoza - Irunberri
8. Abuztuak 5: Irunberri - Nabaskoze - Burgi - Bidangoze - Erronkari - Urzainki (Izaba)
9. Abuztuak 6: Urzainki - Uztarrotz - Laza - Otsagi - Abaurregaina - Garralda
*10. Abuztuak 7: Garralda - Orbaizeta - Harpea - Garralda (atseden eguna hartzeko aukera)
11. Abuztuak 8: Garralda - Sorogain - Urepele - Amaiur - Erratzu
12. Abuztuak 9: Erratzu - Zugarramurdi - Sara - Etxalar - Irurita - Doneztebe - Arantza
13. Abuztuak 10: Arantza - Elgorriaga - Saldias - Basaburua - Arrarats
14. Abuztuak 11: moldaketen zain.
15. Abuztuak 12: Arrarats - Lekunberri - Aralar - Uharte Arakil - Arbizu - Etxarri Aranaz

Barnetegi ibiltaria, oinez

Barnetegi honetan Euskal Herria mendebaldetik ekialdeko muturreraino oinez zeharkatzea dugu helburu. Uztailaren 15ean Bizkaiko Areatza ingurutik abiatuko gara eta, Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bestelako mendigune ederretatik igaro ondoren, uztailaren 29an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiaren kaskora iritsiko gara, Euskal Herriko gailurrera, hain zuzen ere.

ETAPAK
1. Uztailak 15: Pagomakurre – Gorbeia – Otxandio
2. Uztailak 16: Otxandio – Orixol – Leintz-Gatzaga
3. Uztailak 17: Leintz-Gatzaga – Arantzazu
4. Uztailak 18: Arantzazu – Aizkorri – San Adrian.
5. Uztailak 19: San Adrian – Otzaurte – Hirumugeta – Lizarrusti
6. Uztailak 20: Lizarrusti – Aralar .
7. Uztailak 21: Aralar – Ireber – Otsola.
8. Uztailak 22: Otsola – Belate
9. Uztailak 23: Belate – Saioa – Artesiaga – Sorogain
10. Uztailak 24: Sorogain – Auzperri – Garralda
11. Uztailak 25: Garralda – Hiriberri
12. Uztailak 26: Hiriberri – Abodi – Orhi - Irati
13. Uztailak 27: Irati – Otsogorrigane – Belagua
14. Uztailak 28: Belagua – Hiru Erregeen Mahaia – Linza
15. Uztailak 29 : Linza – Txamantxoia – Izaba

Barnetegi bakoitzak 530 euro balio du; guztion trasteak eramateko laguntza-furgoneta, lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Izena emateko epea: 

barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
  • 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta. AEK edozein euskaltegira jota 
  • udabarnetegiak@aek.eus helbidera idatzita.
  • Barnetegien blogean.
Udako eskaintza osorik HEMEN
EZ DUZU AHAZTUKO!


2017/05/08

Udan ere, Praktikatu eta Bizi


Dagoeneko ekin diogu udan PraktikatuetaBizi jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte.

Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2017/03/16

Gurasolagunentzako asteburuak


Gurasolagunentzako asteburu bi antolatuko dituzte Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak, elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 13 eta 14an zein ekainaren 3 eta 4an.

Euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da egonaldiaren helburua. Horretarako, hainbat irteera, tailer eta jolas antolatu dituzte.

Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 20 euro dira helduentzat eta 10 umeentzat.

Erreserbak herriko dinamizatzaileen bidez egingo dira. Azkar ibili, plaza kopurua mugatua da-eta!

2017/02/21

Berbalagun lau herri gehiagotan

Berbalagunen aurkezpena Mungian.
Urte hasierarekin batera, Mintzalagun eta Gurasolagun talde gehiago sortzen ari dira Euskal Herriko hainbat herritan. Esaterako, dagoeneko 24 lagunek eman dute izena Mungian, eta momentuz, 6 taldetan banatu dira. Urtarrilaren 20an egin zuten aurkezpena herrian. 

Bestalde, Bakion, Artean eta Areatzan, orain ari dira taldeak osatzen, eta zabalik dago izena emateko epea.

2017/01/23

Praktikatu eta Bizi 2016, jardunaldiaren bideoak sarean


2016ko azaroaren 4an Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren hirugarren edizioa izan genuen Bilboko Ondare aretoan. Hemen ikus daitezke bertan grabatutako hitzaldiak, argazkiak eta parte-hartzaileen balorazioak.


2017/01/12

MINTZAPRAKTIKA PROGRAMAK, IZEN EMATEA ZABALIK



Urtarrilean mintzapraktika talde berriak osatuko dira, hori dela eta, izena emateko epea zabaldu da.
http://www.dinamizatzaileak.praktikatu.org/index.php?option=com_chronoforms&view=form&Itemid=172




Taldeak Zure Erara

Taldeak ordutegi, adin, herria-auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, osatzen dira. Lagun giroan kafetxoa hartu, paseatu, mendira joan... edo besterik gabe elkartu eta euskaraz bizitzea da helburu.

Berbalagun Taldeak
5-6 laguneko taldeak osatzen dira, astean behin ordubetez elkartzen dira gutxienez.Non-nahi eta nolahi euskaraz aritzeko.

Ekintza Osagarriak
Astean behin geratzeaz gain, hainbat ekintza antolatzen dira euskara praktikatzeko: mendi irteerak, museoak, ikastaroak, pintxo-poteak, dastaketak...

INFO+
Whatsapa: 618.574.466
Facebook: Praktikatu
Twitter: @praktikatu 

2016/11/08

PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldia 2016. Kronika laburra


2016ko azaroaren 4an, AEKren Praktikatu zerbitzuak PRAKTIKATU eta BIZI jardunaldiaren III. edizioa antolatu zuen Bilboko Ondare aretoan. Euskal Herri osotik etorrita, 100 bat lagunek hartu zuten parte egitarauan, 09:30-13:30 bitartean.
Hirugarren edizio honetan ere ez zen bazterrean geratu motibazioaren gaia, zeina ardatza izan baitzen aurreko bietan; oraingoan, ordea, helburua izan zen eragiteari begirako “errezetak” topatzea, psikologiaren ikuspegitik. Bide horretan, laguntzaile izan genituen Eduardo Apodaka, Gemma Sanginés, Mikel Urdangarin eta Amaia Agirre adituak.

Lehen unetik bertatik, partaide guztiek goraipatu zuten euskaltegiek zein praktika egitasmoek betetzen duten funtzioa, PRAKTIKA SOZIALA da-eta: hainbat pertsona euskara ikasten dabiltza, egunero erabili ahal izateko; eta beste batzuk praktika-jardueretan ari dira, beren bizitzan euskara integratzeko.

Jardunaldia amaituta, honako ondorio hauek nabarmendu ziren:

  • Ekintzetan jarri behar dugu jomuga, diskurtso hutsetatik aldenduta.
  • Ekintza horiek ezin dira edonola proposatu: aktibitate zentzudun eta erakargarriak izan behar dute.
  • Halaber, honelakoak izan behar dira: zehatzak, errealistak eta neurgarriak, jendearen beharretara egokituak eta, batik bat, limurtzaileak.
  • Helduak baikara, konplexurik gabe egin behar dugu aurrera: ekintzak gozamenez bizi, eroso eta malgu; erraza izan behar da argudioetatik ekintzetara igarotzea.
  • Jendearen motibazioa zein den ezagututa, gure lana da jakitea ea behar bezala erantzuten diogunetz inguruko errealitateari.

Antzeman daitekeen bezala, parte-hartzaileek argibide-sorta interesgarria jaso zuten beren eguneroko lana indartzeko. Besteak beste, argi geratu zen funtsezkoa dela harreman sareak josten jarraitzea, bai eta egoerak, beharrizanak eta aukerak sortzea ere.

Jardunaldiak iraun bitartean, Miryam Artola sortzailea horma irudi bat gauzatzen aritu zen. Ekitaldiaren amaieran, osorik ikusi genuen lana: esandako guztien laburpen grafikoa.

ARGAZKI GALERIA

2016/10/10

Azaroak 4, Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa

Azaroaren 4an burutuko da Bilboko Ondare aretoan Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioa.
Aurtengo jardunaldian, saiatuko gara eragiteko errezetak topatzen, hizlarien laguntzaz eta psikologiaren ikuspegitik. Horretarako, eremu bi alderatuko ditugu: batetik, entzungo dugu zelan ulertu, jokatu eta aritu behar dugun gune urbano nagusiki erdaldunetan; bestetik, jakingo dugu nolako garrantzia duen norberaren hizkuntz jokaerak arnasgune deritzegunetan, bai eta praktika onak ezagutu ere. Lehen-lehenik, baina, ahaleginduko gara antzematen (eta partekatzen) zer den akuilu norberaren motibazioan…
Aurreko edizioetako informazioa eta bideoak blogean dituzu.
Zeuk ere lagundu ahal duzu jardunaldia hobetzen; aldez aurretik hizlariei galderak eginez edota honen berri sare sozialetan eta zure kontatuen artean zabalduz.
Izen ematea doakoa da, baina matrikulazio-orria bete beharra dago.
Izena emateko azken eguna urriaren 31

2016/09/15

PRAKTIKATU ETA BIZI, AEKren mintzapraktika programetan izena emateko kanpaina

   

Jendartea bizitzen ari den aldaketa garaian, beren lekua hartu dute mintzapraktika egiteko programek; aisialdiaren aro honetan, aukera bikaina ematen diote jendeari euskaraz hitz egiteko, jendea ezagutzeko eta, hainbat jardueraren bidez, ederki pasatzeko, bizitzeko, alegia. PRAKTIKATU ETA BIZI, horixe baita AEKren mintzapraktika egitasmoen muina.

Gaurtik aurrera, zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea. PRAKTIKATU ETA BIZI AEKren praktika jardueren leloa da, eta kanpainan erabiliko diren euskarrietan jardueron argazki batzuk izango dira ikusgai: astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab

Ekimen arrakastatsua dugu; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko. Azken urteotan, horretan sakondu da, hala, taldeetan hamaika arlotako ikastaroak egiten dituzte (sukaldaritza, historia, osasuna...), baita aisialdiari begirako kontu ugari ere, esate baterako, txango kulturalak eta abentura-taldeak. Bestalde, familiartean eragiteko gurasolagun programari beste bultzada bat emateko asmoa ere azaldu dute arduradunek.


Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri aurkeztuko dira gaurtik aurrera. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak, euskararen erabilerak indarra hartzen jarrai dezan.

2016-17 ikasturtean mintzapraktika programaren batean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Euskal Herrian osatuko diren 100dik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara, euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete, edota  izena emateko fitxa bete.


2016/06/06

Gure Hizkuntza, Gure Elikadura, Gure Mundua

Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan, Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin. 
Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.
 
Izena emateko, bidali mezua praktikatu@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 618 574 466 
 
Izena emateko azken eguna ekainaren 10a

2016/05/06

Udan ere PRAKTIKATU

Dagoeneko ekin diogu udan euskaraz lotsarik gabe jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 13ra arte

Ikasturtea amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.

2016/05/04

Mintza Eguna 2016


 
Badator Mintza Eguna! Aurtengoa Atarrabian izango da maiatzaren 14an eta Iruñerriko Mintzakideak, Karrikaluze euskaltzaleen elkartearekin batera, dena prestatzen ari dira, urtero bezala, egun osoko egitarau aparta osatzeko: kalejira, ibilbidea, bazkaria...

Informazio gehiago nahi baduzue edota bazkarirako txartelak eskuratzeko, klikatu hemen.

2016/04/20

Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz euskaraz bizi izan ziren.

AEKren udako barnetegietako kanpaina. Etorri barnetegietara eta bizi gurekin horrelako esperientzia ederra! 

2016/02/17

"Osasuntsu bizitzen ikasi" ekimena abian


Zer jan, hura izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.

Larunbatean (otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian Patricia Ibañez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren inguruan arituko dira. 

"Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.

Ikastaroak dohainik izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin; 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.

Hurrengo ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe egitaraua osorik

Euskaraz osasuntsu bizitzen ikasi nahi baduzu, eman izena: 607 678 075 (whatsapp) edo meatzaldea@aek.eus

2016/01/19

Jardunaldiaren informazio guztia



2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzukideok
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu genuen Bilbon.

Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu nahi genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak...

2016/01/12

Aiaraldetik dator... Berbabentura


Berbalagun egitasmoaren barruan, ekimen berria sortu da Aiaraldean: Berbabentura. Izenak berak argi adierazten duen moduan, talde honetan euskara praktikatu nahi duten kirol edota abenturazaleak batzen dira batik bat. Pasa den abenduan egin zuten lehenengo irteera, Mairulegorreta kobara, eta  aurrerantzean hilero elkartzeko asmoa dute euskaraz praktikatzeko eskalada, ferratak, bizikleta irteerak, mendi ibilaldiak, orientazio probak, arroila jaitsierak, rappela eta abar.

2015/12/04

Mintzodromoa ospitalean

Gaur, abenduak 4, Gurutzetako Ospitaleko euskara zerbitzuak Praktikatu-AEKrekin lankidetzan mintzodromoa antolatu du. Hainbat lanbide eta espezialitatetako profesionalak elkartuko dira, helburu bakar batekin: euskaraz berba egitea. 

2015/10/23

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa


http://praktikatujardunaldia.blogspot.com.es/
Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, azaroaren 13an Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren 2. edizioa antolatuko dugu Bilboko Ondare aretoan.

Jardunaldia irekia eta doakoa bada ere, parte hartzeko izena eman behar da, epea azaroaren 10ean amaituko da. Egitaraua, hizlariak, informazioa eta izen ematea jardunaldiaren blogean topatuko dituzu.

EKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta, "Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi" jardunaldiaren 2. edizioa azaroaren 13an burutuko da Bilboko Ondare aretoan. Jardunaldia irekia eta doakoa bada ere, parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako epea azaroaren 10ean amaituko da.

Hona hemen egitaraua:

09:30 Harrera eta ongi etorria
10:00 Nor izan, nola egin, han eragin. Lorea Agirre Dorronsoro
10:30 Euskaldun baten hizkuntza-bidaia. Karmelo Ayesta Sagarduy
11:00 Transitoak. Lutxo Egia del Rio
11:30 Atsedena
12:00 Mahai-ingurua hizlariekin.
12:45 Agurra

Informazio gehiago jardunaldirako propio sortu duten blogean.
- See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/#sthash.2uKcal7e.dpuf

2015/10/21

Mintzapraktika sustatzeko hitzarmena


Elkarlanaren bidetik euskara kalera ateratzeko beste urrats garrantzitsua eman dugu; gaur, mintzapraktika egitasmoak indartzeko hitzarmena sinatu dugu Euskaltzaleen Topagunea eta maramara* taldearekin Euskaltzaindiaren egoitzan.
Aurreko ikasturtean 6.000 lagunek hartu zuten parte mintzapraktika egitasmoetan, aurrez aurre zein online antolatzen diren taldeetan. Parte hartzaile gehienak, euskararen bidelariak dira, euskara praktikatzeko beharra duten lagunak. Haiekin batera bidelagunak aritzen dira laguntzeko izena ematen duten euskaldunak. Azken hauen ekarpena ezinbestekoa dela nabarmendu dute hiru eragileek, eta euskararen alde ekarpena egin nahi duten euskaldunei deia luzatu zaie bidelagun moduan parte hartzeko.

> Mintzapraktika aurrez aurre. Ohiko saioetan parte hartzeko tokian tokiko euskara elkarte, euskaltegi eta euskara zerbitzuetara hurbildu edo fitxa hau bete.
> Mintzapraktika on-line egitea nahiago duenak izena eman dezake mintzanet programan.
Aukera biak borondatezkoak, doakoak eta osagarriak dira.

2015/09/25

Durangaldeko berbalagunen testigantzak


Mintzapraktika egitasmo berriok herriz herri aurkeztuko dira datozen egunotan. Asteon, Durangaldeko berbalagunek hasiera eman zioten ikasturte berriari, eta horretarako bideo txiki eta polit hau eskaini digute.